XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) haraneko sarrerara iritsi ziren.

Txoferrak gelditu egin zuen autoa.

- Oso hurbil egongo gara honezkero * honezkero: ya esan zion Salahadini.

- Lehenago ere izana naiz haran honetan.

- Sakan bat dago mendebaldean.

- Han goiko harkaitz handi hura baino beherago dago, eta hilobia sakanean egongo da nonbait.

- Ederki esan zuen Salahadinek.

- Oinez ere joan gaitezke hemendik.

Autotik irten ziren guztiak.

Hondarretan zeuden gurpil-arrastoak seinalatu zituen txoferrak.

- Arrasto hauen atzetik joan behar dugu esan zuen Salahadinek mixmixka.

Kontu handiz haranean aurrera abiatu ziren.

Salahadin eta Musa zihoazen aurrean, pistolak prest; haien atzetik hiru poliziak eta txoferra.

Laster aurkitu zituzten haranean zeuden bi kamioiak.

- Entzun! esan zuen Salahadinek ahapetik * ahapetik esan: decir en voz baja .

Guztiak geldi geratu eta hotsak entzun zituzten kamioietako baten atzean.

- Irratiren batekin dabil norbait esan zuen txoferrak.

- Garai batean irrati-operadore izan nintzen eta edonon ezagutuko nituzke hots horiek.

Kamioiaren atzealdera joan eta barruan begiratu zuen Salahadinek.

Norbait zegoen irratiaren aurrean eserita, bizkarrez Salahadinen aldera.

- Altxa besoak eta jiratu! esan zion Salahadinek kontuz.

Farrow izutu egin zen, saltoan zutitu eta jiratu egin zen.

Gizon hura armaturik baldin bazegoen, Salahadin prest zegoen tiro egiteko.

Baina berehala ezagutu zuen (...)